Edición: 2017

Ebru Baybara Demir

Turkian, munduan errefuxiatu siriar gehien jasotzen duen herrialdean (3,5 milioi baino gehiago), chef nekaezin honek gastronomia erabiltzen du gizarteratzeko tresna gisa. Bere ekimenetan Baybara Demirrek bi herrialde horietako emakumeak ahalduntzen ditu eta aurreiritziak eraisten ditu kulturen arteko trukeak dakarren aberastasuna nabarmenduz. Bere azken proiektua mugatik gertuko Mardin probintzian garatu du. Bertako nekazaritza kolpatua biziberritu nahi… Read more »

Joxe Mari Aizega

Es Director General del Basque Culinary Center, que integra la Facultad de Ciencias Gastronómicas y el Centro de I+D en Alimentación y Gastronomía. Este centro es la primera Facultad Gastronómica en España con un Grado Oficial en Gastronomía y Artes Culinarias. Joxe Mari Aizega es fundador y pionero de este centro, que ha sido creado… Read more »

Jorge Ruiz Carrascal

Elikagaien Teknologiako irakaslea Extremadurako Unibertsitatean eta katedraduna Kopenhageko Unibertsitateko Elikagaien Zientziako departamentuan. Bere ikerketa-jardueraren parte bat Foulum Research Center-en (Danimarka) eta Cornelleko Unibertsitatean (AEB) egin du. 130 artikulu baino gehiago argitaratu ditu inpaktu-faktore handiko aldizkarietan, INDAGA (Investigación, Innovación y Desarrollo Aplicados a la Gastronomía) sare nazionaleko ikertzaile arduraduna da, eta ikerkuntza-proiektu eta enpresa-kontratu ugari zuzentzen… Read more »

Marta Miguel Castro

Marta Miguel Castro: Biologian lizentziatua da Unibertsitate Konplutensean (Madril) eta Biologian doktorea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Elikaduraren Zientzien Ikerketa Institutuko (CIAL, CSIC-UAM) zientzialari titularra da. Haren ikerketaren ardatza honako hau da: sindrome metabolikoarekin erlazionatutako asaldura kardiometabolikoak –obesitatea, dislipemia, diabetesa, hipertentsioa, etab.– hobetzeko edota prebenitzeko onak izan daitezkeen elikaduraosagaiak ikertzea.

Melina Shannon-DiPietro

Melina Shannon-DiPietro MAD Fundazioko zuzendaria da (mad hitzak «janaria» esan nahi du danieraz). Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde garrantzitsua da, eta Rene Redzepi chefak sortu zuen, munduko janari-sistemak hobetzeko ezagutzaren partekatzea eta ekintzak sustatzeko. Horren aurretik, Melina Yaleko janari jasangarriari buruzko proiektuaren sortzaileetako bat eta zuzendari exekutiboa izan zen. Programa horren bidez 4.000 m2 inguruko etxalde organiko… Read more »

F. Xavier Medina

Gizarte Antropologiako katedraduna da Universitat Oberta de Catalunya (UOC) unibertsitatean, eta zuzendarikidea UOCeko Osasun Zientzien Fakultateko Elikadura eta Nutrizioa sailean. Food, Culture and Development UNESCO katedraren zuzendaria eta International Commission on the Anthropology of Food and Nutrition (ICAF) batzordearen presidentea da. Kultura eta elikadura gaien gainean ikertzen bi hamarkada baino gehiago eman dituen aditua. Hamabost… Read more »

Elena Arzak

Elena Arzak munduan eraginik handiena duten sukaldariburuetako bat da. Juan Mari Arzak euskal sukaldariburu ospetsuaren alaba da, eta jatetxe familiarrean, Arzaken, 3 Michelin izar dituen jatetxean, ikasi zuen lanbidea. Gaur egun, jatetxeko sukaldeburua da. Londresko Halkin hoteleko Ametsa jatetxearen (Michelin izar batekoa) ardura ere badu. Bere lurrari oso atxikia, zaporeekin zein koloreekin esperimentatzea eta berritzea du… Read more »

Jeremiah Tower

Chef estatubatuarra, Alice Watersekin batera, Kaliforniako sukaldaritzaren oinarriak 1970eko hamarkadan irauli zituen mugimenduaren buru izan zena. Gastronomiari ekiteko modu jasangarri, arduratsu eta bidezkoa, tokiko eta sasoiko produktuen araberakoa, garatzen lagundu zuen. Eta mundu osoko sukaldarien inspirazio izan da, tartean, Anthony Bourdain, Jeremiah Tower: The Last Magnificient dokumentalaren egilea.

Maria Fernanda di Giacobbe

Kakao kreolea nortasun, kultura eta aberastasun ekonomikorako iturri gisa hartuta, Di Giacobbek hezkuntza-, ekintzailetza- eta garapen-sare bat abian jarri zuen komunitate ekoizleetan. Sare honen helburu nagusia da ekonomikoki zaurgarriak diren emakumeei aukerak ematea, emakume horiek trebatuz eta txokolatearen mikroenpresari bilakatuz. Txokolategintza lantegien bidez, 8.500 pertsona inguru prestatu ditu. Halaber, Simón Bolivar Unibertsitatearekin batera Kakaoaren Industriarako… Read more »

Matthew Goldfard

Matthew laurogeita hamargarren hamarkadan hasi zen lurra modu organikoan lantzen. Trebetasun ugari garatu zituen horrek tokiko eta eskualdeko elikadura-sistemetan duen eraginean sakontzeko. Nekazaria bakarrik ez, eta landa-inguruko soziologo gaitu bat ere bada, eta ardatza sormenean eta enpresa-espirituan duen MBA bat ere badu. Esperientzia hori herrialde osoko landa-inguruko gazteen hezkuntza-programak indartzeko indartu du, baserri txikien nekazaritzako behar eta aukerei… Read more »