Edición: 2019

Selassie Atadika

Selassiek ateak irekitzen dizkio Ghanari diskurtso moderno eta konprometitu batekin. Columbian Nazioarteko Ikasketak egin ondoren eta hamarkada batean NBErentzat lanean aritu ondoren, sukaldaritzara egin zuen salto elikaduratik erronkei aurre egiteko. Culinary Institute of American (CIA) graduatu zen, eta Estatu Batuetan geratu beharrean Afrikara bueltatu zen, eta Midunu jatetxea ireki zuen, Accran (2014), non Sukaldaritza Afrikar… Read more »

Katina eta Kyle Connaughton

SingleThread-ek jatetxe, baserri eta hotel kontzeptuak uztartzen ditu, eta sukalde tradizionala eskaintzen, sasoiko osagaiekin prestatua, eta Sonomako konderriko ardoak zuzenean eskuratzeko aukerarekin. Kyle eta Katina Connaughton bikotea dago kontzeptu horren atzean. Healdsburgeko (Kalifornia) jatetxe honek hiru Michelin izar jaso zituen 2018an, eta Kyle eta Katina dira jabekideak. Kyle sukaldeko arduraduna da, eta Katina osagai gehienak… Read more »

Eneko Atxa

Euskal sukaldaritza modernoaren ikur, Eneko Atxak (Zornotza, 1977) bere lekua aurkitu du gastronomiaren gailurrean, sorkuntza eta tradizioen eta ingurumenaren zaintza uztartzen dituen proposamen batekin. Azurmendi jatetxea –Atxaren jatetxe entzutetsuena, hiru Michelin izar dituena– bitan izendatu dute Munduko Jatetxe Jasangarrien The World’s 50 Best Restaurants zerrendan (2014an eta 2018an). Bilbo inguratzen duten muino ederretan kokatua, hondakin… Read more »

Jock Zonfrillo

Basque Culinary World Prize 2018 irabazlea. Chef eskoziar hau itzaltzen ari den elikadurari buruzko memoria bat gordetzeko ari da lanean: Australiako aborigenena, hain zuzen. Australiako nortasun gastronomikotik kanpo geratu den antzinako kultura zahar hau deskubritu eta aldarrikatzen eman ditu azken 17 urteak. Denbora horretan, urruneko ehunka herrixka bisitatu zituen, eta bertako biztanleen aberastasun gastronomikoa jaso… Read more »

Trine Hahnemann

Trine Hahnemann Danimarkako chef eta sukaldaritza-idazlea da.  Hahnemann aktibista ere bada, eta duela zenbait urtez geroztik hona, gastronomia beste modu batean bizitzeko modua sustatzen du: dibertsitate eta justizia sozialean oinarrituta. Hahnemannek 10 gastronomia-liburu idatzi ditu danieraz –bere ama-hizkuntzaz– eta beste 7 ingelesez, besteak beste, hauek: Copenhagen Food (2018), The Nordic Diet (2009) eta The Scandinavian… Read more »

Manoella Buffara

Manu Buffara etorkizun handieneko latinoamerikar chefen artean dago. Sariak irabazi dituen chefa izanik, Manu sortu du Curitiban (Parana estatuan, Brasilen), bere kultura eta identitatea erakusteko. Sukaldaritzak sentiarazten dion grina sakonki errotuta du haurtzarotik. Nekazari baten alaba izanik, lurra eta lurrak ekoizten duena maitatzen ikasi zuen haurtzaroan, eta ezagutza hori bere sukaldaritza-estiloari forma emateko aprobetxatu zuen…. Read more »

Virgilio Martínez

Zentraletik, Liman, marjina pentsatuezinak ireki zizkion Peruko sukaldaritzari, berrikuntza eta esplorazioa xede dituen ikuspegi batetik, horren abiapuntu izanik Mater Iniciativa-k, “kanpoan gehiago dago” premisatzat hartu eta munduko biodibertsitaterik handienetako batean barneratzen den plataformak, egindako lana. Milekin, Cuzcon egin duen apusturik berrienarekin, eskemak hautsi ditu, Morayko inken aztarnategiaren parean, interakzio ez-erasokorraren eredu batekin, non antzinako komunitateen… Read more »

Iñaki Martínez de Albéniz

Soziologian doktorea da, eta gai hori irakasten du Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Martínez de Albéniz duela asko dago gastronomiari lotuta, haren garrantzi sozial eta kulturalak erakarri baitzuen. Mugaritz jatetxearen ohiko kolaboratzailea da –hainbat sormen-ekimen garatu ditu jatetxearekin; tartean, The Candy Project–, baita Sukaldeko Elkarrizketak biltzarreko edukien arduraduna ere. Horrez gain, egile-sukaldaritza zabaltzera zuzendutako beste jarduera… Read more »

Carlos Zamora

Zamora, De Luz jatetxearen eta Espainiako beste zazpi lokalen burua, duela hamar urtetik ari da jatetxeak eta pertsonak kudeatzeko eredu jasangarri eta arduratsu bat sustatzen. Chef ekintzaile hori erakunde eta kausa sozialekin duen loturagatik eta tokiko ekoizle eta nekazari ekologikoekin duen harremanagatik nabarmendu da. Horiei, hain zuzen, ekonomikoki laguntzen die. 2010. urtean, Depersonas Cocinando con… Read more »

Andoni Luis Aduriz

Bere sormenagatik eta ausardiagatik ezaguna, Andoni Luis Aduriz (Donostia, 1971) mundu chef garrantzitsuenetako bat da. Bere ibilbide guztian zehar sukaldaritzako mugez haratago joaten saiatu da, eta bidegurutzeak bilatu ditu beste diziplina batzuekin (hala nola, musika, filosofia, antropologia eta natura-zientziak). Mugaritz, bere jatetxea, Errenteriako landa-eremu eder batean dago. Bertan, jatunak proposamen berritzaile bat aurkituko du, berrikuntza… Read more »