Edición: 2019

Emiliana Puyana

San Frantziskoko (Estatu Batuak) La Cocina gizarte-inkubagailuko zuzendari exekutiboa da. Proiektu horrek hamar urtez baino gehiagoz lagundu die baliabide gutxiko pertsonei beren negozioa zabal dezaten (gehienbat, emakume etorkin eta afroamerikarrei). Bost urteko prestakuntza- eta jarraipen-programa baten bidez, La Cocinak 90 mikronegoziori lagundu die, eta horietatik 30ek baino gehiagok lokala zabaldu dute. Sukaldaritza eta janaria dira… Read more »

Tucker Taylor

Taylor ziurtatutako baratze organikoan aditua da, eta Jackson Family Wines-eko Culinary Gardenseko lehen zuzendaria. Sukaldeko taldearekin aritzen da elkarlanean, munduan zehar miatuz labore interesgarrien eta berrien bila. Floridako Unibertsitatean graduatu zen, Nekazaritzan, ingurumen-baratzezaintzaren ikuspuntua baliatuta. Horren ondoren, Oregonera aldatu zen, bere lehen baratze organikoa diseinatu eta kudeatzeko. Geroago, Thomas Keller sukaldariburuarekin elkartu zen The French… Read more »

Lynda Deakin

Bazkide eta zuzendari kudeatzaile den aldetik, Lyndak zuzentzen ditu IDEOren elikadura-sistema globalerako lana eta taldea, diseinuan ardaztutakoak. 20 urtez gorako eskarmentua du, eta bezeroei hazten eta sistemaren arazo zailenei irtenbidea bilatzen laguntzen die, hasi garapen estrategikoko plataformak sortzetik eta 100 milioi dolarreko produktuak diseinatzeraino. Lyndaren hurbilketa enpatikoari eta lidergo karismatikoari esker, bezeroek beren ase gabeko… Read more »

Cristina Martinez

Estatu Batuetan, deportazioaren beldurrak paperik gabeko milioika langile isilarazten ditu. Eta, halere, Filadelfian, sukaldari mexikar honek, South Philly Barbacoa bere jatetxearen arrakasta aprobetxatuta (2016an ireki diren jatetxerik hoberenetako bat, Bon Appètit-en arabera), ahotsa ematen die Donald Trumpen garaietan paperik gabe lanean ari direnen borroka polemikoari. #Right2Work ekimena gidatu du, zeinarekin kolektibo horrek jatetxeen industrian dituen… Read more »

Siew-Chinn Chin

Estatu Batuetan elikadura organiko eta osasungarriaren aldeko borrokari lotuta, karrera zabala egin du janari industrialaren eta fast food delakoaren kontra egin eta independentzia bultzatzen duten programetan inplikatuta, esaterako, The Charlie Cart Project izeneko proiektuan. Hor, Malaysian jaiotako sukaldariak bat egiten du sukaldaritza ikasketak herrialde osotik zabaldu nahi dutenekin, eta tresnez hornitutako sukalde mugikor bat erabiliz… Read more »

Douglas McMaster

Silorekin, Erresuma Batuko zero waste lehen jatetxea baita, Douglas aitzindaria izan da gaur egun nazioartean zabaltzen ari den ikuspegi batean, joeraren kontra doazen jardunbideak eta mundu osoko sukaldari gazteen inspirazio iturri diren “industriaurreko” sukaldaritza eredu bat normalizatu baitu, non ezer ere ez dago sobera: dena eraldatzen da. Recycle kontzeptua upcycle kontzeptuarekin ordezten du, eta frogatzen… Read more »

Mario Castrellon

Panama deskubritzeko dagoen herrialdearen kultura gastronomikoa bultzatzen du nazioartean, ekintzaile gisa duen lidergoa aprobetxatuta garapen sozialeko aukerak sortzeko, batez ere kafe komunitateetan; izan ere, gaur egun munduko kaferik baloratuenetako eta preziatuenetako bat ekoizten da komunitate horietan (geisha kafea), baina horren irabaziek, ordea, ez dute probrezia murriztea lortzen, ez eta produktibitatea handitzen ere. Maitoko sukaldariak bidezko… Read more »

Lars Williams

Kopenhagen, Nordic Food Labenen aspaldiko zuzendaria berrikuntza ulertzeko modu berritzaile baten protagonista da. Sukaldariaren begiekin, sukaldaritzari lotutako kontzeptuak destilatuen eremura eramaten ditu, Empirical Spirits enpresarekin, zeinarekin “mundu osoko zaporeak kapsulatzen” saiatzen baita punta-puntako destilazio eta hartzitze teknikak erabiliz. Chido Govera aktibista eta hezitzailearekin batera, Zimbabweko Future of Hoperen sortzailea baita, sukaldaritzako berrikuntza eskemak bultzatzen hasi… Read more »

Xanty Elias

Acánthum da Huelvan (Espainia) dagoen Michelin izarradun jatetxe bakarra, eta bertako sukaldaria bere eskualdearen garapenean sartuta dago buru-belarri: Prenauta Fundazioaren presidentea den heinean, turismoaren, berrikuntzaren eta sukaldaritzaren sektoreko ekintzailetzaren alde egiten du. Elikaduraren heziketa bultzatzeko asmoarekin, Los Niños se Comen el Futuro izeneko ekimena abiarazi zuen (2018), non Lehen hezkuntzako ikastetxeetan Kultura Gastronomikoaren irakasgaia sartzea… Read more »

Giovanni Cuocci

Modena inguruetan, Italia sakoneko urrutiko bazter batean, Cuoccik sentitzen du sukaldaritza lurraldea eta inguruan dituen pertsonak zaintzeko modu bat dela, eta inspirazio eta berrikuntza iturri den kooperatiba gastronomiko eta sozial baten bitartez bizitzen du hori, non elikagaiak eraldatzen diren, ez errezeta bihurtzeko, baizik eta bazkideei aukerak emateko: desgaitasun intelektuala duten pertsonak, Emilia Romagnako betiko janarietatik… Read more »