Bee Wilson (Oxford, Erresuma Batua, 1974) kritikari, idazle eta historialari gastronomikoa da. Bere azken liburuaren izenburua First Bite: How We Learn to Eat da (gaztelaniaz: El primer bocado: cómo aprendemos a comer), eta André Simon Food and Drink Awards sari berezia jaso zuen. Wilsonen testuak Erresuma Batuko izen handiko komunikabideetan argitaratu dira (The Guardian, The… Read more »
Artxiboak: Jurado y Comité Técnico
This is the example custom post type
Ilse Crawford
Ilse Crawford diseinatzailea, akademikoa eta sormenezko zuzendaria da eta egiteko sinple bat du: gizakion behar eta desioetan ardaztea sortzen dituen espazioak. Londreseko Studioilse diseinu-estudioko sortzaile gisa, Crawfordek eta diziplina arteko bere lantaldeak pertsonak eroso sentitzeko espazioak proiektatzen dituzte: etxean bezala sentitzeko moduko espazio publikoak, eta bertan bizi direnentzako zentzua duten etxebizitzak. Studioilsek alor horretan erreferente… Read more »
David Gelb
David Gelb (New York, 1983) zinema-zuzendaria da. Berari zor dizkiogu ikusleek eta kritikariek azken urteetan gehien goraipatu dituzten gastronomiari buruzko dokumentaletako batzuk. Los Angeleseko Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatean ikasi ondoren, fikziozko eta ez-fikziozko proiektuak sortu ditu Gelbek. 2011n Jiro dreams of sushi dokumentala zuzendu zuen, laurogeita hamar urte baino gehiago dituen Jiro Ono chefari buruzkoa. Hiru… Read more »
Andoni Luis Aduriz
Bere sormenagatik eta ausardiagatik ezaguna, Andoni Luis Aduriz (Donostia, 1971) mundu chef garrantzitsuenetako bat da. Bere ibilbide guztian zehar sukaldaritzako mugez haratago joaten saiatu da, eta bidegurutzeak bilatu ditu beste diziplina batzuekin (hala nola, musika, filosofia, antropologia eta natura-zientziak). Mugaritz, bere jatetxea, Errenteriako landa-eremu eder batean dago. Bertan, jatunak proposamen berritzaile bat aurkituko du, berrikuntza… Read more »
Ruth Reichl
Ruth Reichl (New York, 1948) munduko gastronomia-kazetari entzutetsu eta eragin handiena dutenetako bat da. The New York Times eta Los Angeles Times egunkarietako sukaldaritza-kritikaz arduratu zen, eta Gourmet aldizkariko argitaratzaile-buru izan zen 1999tik 2009ra. Reichlek Berkeleyko (Kalifornia) jatetxe bateko sukaldari gisa hasi zuen bere ibilbidea, baina arreta laster jarri zuen dibulgazioan eta idazketan, eta horretan… Read more »
Pia Sörensen
Pia Sörensen Ingeniaritza Kimikoko eta Aplikatutako Materialen senior irakaslea da Harvard Unibertsitateko Ingeniaritza eta Zientzia Aplikatuen Fakultatean. Harvardeko Zientzia eta Sukaldaritzako programaren zuzendaria da, eta zientziaren eta elikaduraren arteko elkargunea ikertzen duten programa nagusiak irakasteaz eta zuzentzeaz eta horien dibulgazioa kudeatzeaz arduratzen da. Irakaslea da Science and Cooking: From Haute Cuisine to Soft Matter Science… Read more »
Leonor Espinosa
Leonorrek ez du konplexurik bere herrialdeko sukaldaritza popularra erakusteko, harro egoteko moduko sukaldaritza baiteritzo, eta hori sustatzen dabil berrikuntzan indarrak jarrita, hori baita biodibertsitatearen erabilera ugaritzeko eta norberarena denari balioa emateko tresna delakoan. Funleo bitartez herrialde batik bat indigenen eta afro-kolonbiarren egitea eta jakitea errebindikatzen du, elikadura subiranotasunaren esparruetan landa-hazkundeko prozesuak bultzatzen ditu, baita ekoizle… Read more »
Frédéric Duhart
René Redzepi
Iparraldeko sukaldaritza berriaren iraultzaren burua da eta, iraultza horrekin, Eskandinaviako erregistro basari protagonismoa ematea lortu zuen, proposamen moderno baten bidez. Bere herrialdea mapa gastronomikoan kokatu zuen, ikuspegi berritzaileen bidez osagai ahaztuen balioa berreskuratuz eta produktu horiek «hemen eta orain» adierazteko duten gaitasuna azpimarratuz. Haren Noma ospetsuak, The World’s 50 Best zerrendan lau aldiz munduko jatetxe… Read more »
Massimo Bottura
Berritzailea eta jatetxe-zuzendaria duela hogei urtez geroztik, Botturak bere izen ona finkatu du sukaldaritza-indar sortzaileenetako gisa. Osteria Francescanan –Modena hirian duen 3 Michelin izarreko jatetxean– Botturak kulturari, arteari, musikari eta kontakizunari ematen dien garrantziak gidatutako ekintza emozional bihurtzen da afaria. Tradizio italiarrak zalantzan jarri ditu Botturak hasiera-hasieratik, mahaikideak animatzeaz gain italiar gastronomiari kritikaz begiratzera, nostalgiaz… Read more »
Recent Comments