Artxiboak: Jurado y Comité Técnico

This is the example custom post type

Matthew Goldfard

Matthew laurogeita hamargarren hamarkadan hasi zen lurra modu organikoan lantzen. Trebetasun ugari garatu zituen horrek tokiko eta eskualdeko elikadura-sistemetan duen eraginean sakontzeko. Nekazaria bakarrik ez, eta landa-inguruko soziologo gaitu bat ere bada, eta ardatza sormenean eta enpresa-espirituan duen MBA bat ere badu. Esperientzia hori herrialde osoko landa-inguruko gazteen hezkuntza-programak indartzeko indartu du, baserri txikien nekazaritzako behar eta aukerei… Read more »

Michel Bras

Bras sukaldaritzako naturalismoaren aitzindari da, eta lurraldea sortzeko kontzeptutzat hartzearen zale amorratua da. Jasangarritasunaren eta biodibertsitatearen defendatzailea da, bere sukaldean hierarkia baztertzen du: nahiago du bere taldeko kideak «laguntzaile sortzaile» gisa ikusi. Lou Mazuc gurasoen jatetxean ikasi zuen janaria prestatzen, eta sukaldaritzaren filosofian eta argazkilaritzan sakondu zuen. Oraindik sukaldari gaztea zenean, «naturaren erdian» jatetxe bat… Read more »

Kirmen Uribe

Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia). Bere lehenengo literatur sari handia kartzelan zegoela jaso zuen 1995.ean, intsumiso zelarik (derrigorrezko soldaduzkara joan nahi ez zuelako). Becerro de Bengoa Saria, Jon Elordirekin batera moldatu zuen Lizardi eta erotismoa lanagatik. 2009ko urrian Espainiako Literatur Saria eman zioten, Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik…. Read more »

Gastón Acurio

Peruko sukaldaritzaren ikurra. Acuriok 40 jatetxe baino gehiago ditu 12 herrialdetan, horien artean, Astrid & Gastón jatetxe goraipatua. Sukaldaritza garapen sozialerako tresna gisa hartzen tematzen da.  Ospetsua da egindako lan filantropikoengatik, eta horren adibide dugu Pachacútec-en, Limako aldirian, sortu zuen sukaldaritza-eskola . Gainera, sutsuki defendatzen ditu kultura, gizartea eta ingurumenarekin lotutako borrokak. 2011n, esaterako, kanpaina… Read more »

Cristina Franchini

Humanista eta ekintzailea, Ekintza Humanitarioaren esparruan aritzen da. Zuzenbidean Master bat du eta doktorea da Nazioarteko Zuzenbidean. 2007an, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioarentzako lanean hasi zen, itsaso-bidez iristen direnen eta asilo bila dauden pertsonen harreraren arloan, eta aurrerago, nazioarteko babesa erabakitzeko prozeduraren Italiako arlora igaro zen. Egun, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioaren Komunikazio eta Kanpo… Read more »

Yoshihiro Narisawa

Yoshihiro Narisawa bi Michelin izar dituen Tokio hiriko (Japonia) Narisawa jatetxearen jabea eta chefa da. Prestakuntza-aldian, Europara bidaiatu zuen, esaterako, Joël Robuchon eta Paul Bocuse chef ezagunen alboan ikasteko. Japoniara 1996an itzuli eta bere lehen jatetxea ireki zuen. Frantziako sukaldaritza klasikoko teknikak Japoniako osagaien erabilera poetikoarekin konbinatzen zituen bertan. Ingurumenaren babesarekin loturiko sukaldaritzaren aitzindaritzat jotzen… Read more »

Dominique Crenn

Dominique Crennek oroitzapenak janari bihurtzen ditu bere jatetxe modernista eta irudimentsuan: Atelier Crenn izan zen, hain zuzen, hiru Michelin izar lortu zituen lehenengo jatetxea emakumeek zuzendutakoen artean Estatu Batuetan. Hitzaldiak ematen ditu, besteak beste, Harvard Unibertsitatean, eta mundu osoko mintzaldi ugaritara joan ohi da. Estatu Batuetako The Culinary Institute of Americak «Lidergoagatiko Augie saria» eman… Read more »

Laura Esquivel

Gonbidatu berezia Mexikoko idazle hau Latinoamerikako literaturako egile nabarietako bat da. Como agua para chocolate idatzi zuen, 4,5 milioi ale saldutakoa, 35 hizkuntzatara itzulia eta zinemara arrakastaz eramana. Gastronomia ohiko gaietako bat da bere argitalpen, saiakera eta gidoietan.

Joan Roca

Bere familiak Katalunian zuen jatetxean eman zuen haurtzaroa Joan Rocak, eta bere bi anaiekin (Josep sommelier bikaina eta Jordi gozogile aparta) zuzentzen du gaur egun, Katalunian baita ere, bere jatetxe propioa, hiru Michelin izar dituena: El Celler de Can Roca. Gainera, borondate oneko enbaxadore izendatu ditu duela gutxi hiru Roca anaiak Nazio Batuen Garapenerako Programak,… Read more »

Enrique Olvera

Oso sukaldari goraipatua da, bere ezohiko talentuaren eta karisma bereziaren bidez aldatu egin duelako, mundu osoarentzat, mexikar sukaldaritza, modu ausart, erraz eta oroitarazlean kozinatuta. Hainbat negozio jarri ditu abian Olverak; adibidez, Pujol jatetxea –Mexikoko jatetxerik onena– zuzentzen du, eta New Yorken debutatu du duela gutxi, arrakasta handiz, Cosme jatetxearekin. Janari sinplea prestatzen du, erraza, eta… Read more »