Edición: 2016

Ferran Adrià

Sukaldaritzaren historia aldatu zuen betiko, sormenetik eta berrikuntzatik abiatuta, jatunen eta mahai gainekoaren arteko harremana berregituratu baitzuen. Adrià entzunda, berehala etorriko zaigu gogora Kataluniako El Bulli ikonikoa, «deseraikuntza» kontzeptuarekin eskemak apurtu baitzituen. Plateren funtsa mantenduta, Adriàk osagaiak, testurak, formak, tenperatura eta estetika eraldatu zituen. Dozenaka sukaldaritza-teknika –adibidez, esferifikazioa eta apar jangarriak– asmatu zituen, baita esperientzia… Read more »

Massimo Bottura

Berritzailea eta jatetxe-zuzendaria duela hogei urtez geroztik, Botturak bere izen ona finkatu du sukaldaritza-indar sortzaileenetako gisa. Osteria Francescanan –Modena hirian duen 3 Michelin izarreko jatetxean– Botturak kulturari, arteari, musikari eta kontakizunari ematen dien garrantziak gidatutako ekintza emozional bihurtzen da afaria. Tradizio italiarrak zalantzan jarri ditu Botturak hasiera-hasieratik, mahaikideak animatzeaz gain italiar gastronomiari kritikaz begiratzera, nostalgiaz… Read more »

Heston Blumenthal

Heston Blumenthalen ibilbide geldiezinak bereizgarriren bat du, jatetxeetan xehetasun guztietan jartzen duen pasioa. Betiereko aprendiztzat dauka bere burua, gaztetatik ezin konta ahala lokal eta jatetxetatik igaro dena, beti ikasten jarraitzeko helburuarekin. Gaur egun, munduko sukaldari onenen artean dago, eta Londresko jatetxeak, Dinner, 2 Michelin izar ditu. Hamasei urte zeuzkan Frantziako Provencera bidaiatu zuenean, eta atzera… Read more »

Jorge Ruiz Carrascal

Elikagaien Teknologiako irakaslea Extremadurako Unibertsitatean eta katedraduna Kopenhageko Unibertsitateko Elikagaien Zientziako departamentuan. Bere ikerketa-jardueraren parte bat Foulum Research Center-en (Danimarka) eta Cornelleko Unibertsitatean (AEB) egin du. 130 artikulu baino gehiago argitaratu ditu inpaktu-faktore handiko aldizkarietan, INDAGA (Investigación, Innovación y Desarrollo Aplicados a la Gastronomía) sare nazionaleko ikertzaile arduraduna da, eta ikerkuntza-proiektu eta enpresa-kontratu ugari zuzentzen… Read more »

Marta Miguel Castro

Marta Miguel Castro: Biologian lizentziatua da Unibertsitate Konplutensean (Madril) eta Biologian doktorea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Elikaduraren Zientzien Ikerketa Institutuko (CIAL, CSIC-UAM) zientzialari titularra da. Haren ikerketaren ardatza honako hau da: sindrome metabolikoarekin erlazionatutako asaldura kardiometabolikoak –obesitatea, dislipemia, diabetesa, hipertentsioa, etab.– hobetzeko edota prebenitzeko onak izan daitezkeen elikaduraosagaiak ikertzea.

F. Xavier Medina

Gizarte Antropologiako katedraduna da Universitat Oberta de Catalunya (UOC) unibertsitatean, eta zuzendarikidea UOCeko Osasun Zientzien Fakultateko Elikadura eta Nutrizioa sailean. Food, Culture and Development UNESCO katedraren zuzendaria eta International Commission on the Anthropology of Food and Nutrition (ICAF) batzordearen presidentea da. Kultura eta elikadura gaien gainean ikertzen bi hamarkada baino gehiago eman dituen aditua. Hamabost… Read more »

Elena Arzak

Elena Arzak munduan eraginik handiena duten sukaldariburuetako bat da. Juan Mari Arzak euskal sukaldariburu ospetsuaren alaba da, eta jatetxe familiarrean, Arzaken, 3 Michelin izar dituen jatetxean, ikasi zuen lanbidea. Gaur egun, jatetxeko sukaldeburua da. Londresko Halkin hoteleko Ametsa jatetxearen (Michelin izar batekoa) ardura ere badu. Bere lurrari oso atxikia, zaporeekin zein koloreekin esperimentatzea eta berritzea du… Read more »

Leonor Espinosa

Leonorrek ez du konplexurik bere herrialdeko sukaldaritza popularra erakusteko, harro egoteko moduko sukaldaritza baiteritzo, eta hori sustatzen dabil berrikuntzan indarrak jarrita, hori baita biodibertsitatearen erabilera ugaritzeko eta norberarena denari balioa emateko tresna delakoan. Funleo bitartez herrialde batik bat indigenen eta afro-kolonbiarren egitea eta jakitea errebindikatzen du, elikadura subiranotasunaren esparruetan landa-hazkundeko prozesuak bultzatzen ditu, baita ekoizle… Read more »

Cristina Franchini

Humanista eta ekintzailea, Ekintza Humanitarioaren esparruan aritzen da. Zuzenbidean Master bat du eta doktorea da Nazioarteko Zuzenbidean. 2007an, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioarentzako lanean hasi zen, itsaso-bidez iristen direnen eta asilo bila dauden pertsonen harreraren arloan, eta aurrerago, nazioarteko babesa erabakitzeko prozeduraren Italiako arlora igaro zen. Egun, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioaren Komunikazio eta Kanpo… Read more »