Edición: 2021

Yoshihiro Narisawa

Yoshihiro Narisawa bi Michelin izar dituen Tokio hiriko (Japonia) Narisawa jatetxearen jabea eta chefa da. Prestakuntza-aldian, Europara bidaiatu zuen, esaterako, Joël Robuchon eta Paul Bocuse chef ezagunen alboan ikasteko. Japoniara 1996an itzuli eta bere lehen jatetxea ireki zuen. Frantziako sukaldaritza klasikoko teknikak Japoniako osagaien erabilera poetikoarekin konbinatzen zituen bertan. Ingurumenaren babesarekin loturiko sukaldaritzaren aitzindaritzat jotzen… Read more »

Dominique Crenn

Dominique Crennek oroitzapenak janari bihurtzen ditu bere jatetxe modernista eta irudimentsuan: Atelier Crenn izan zen, hain zuzen, hiru Michelin izar lortu zituen lehenengo jatetxea emakumeek zuzendutakoen artean Estatu Batuetan. Hitzaldiak ematen ditu, besteak beste, Harvard Unibertsitatean, eta mundu osoko mintzaldi ugaritara joan ohi da. Estatu Batuetako The Culinary Institute of Americak «Lidergoagatiko Augie saria» eman… Read more »

Joan Roca

Bere familiak Katalunian zuen jatetxean eman zuen haurtzaroa Joan Rocak, eta bere bi anaiekin (Josep sommelier bikaina eta Jordi gozogile aparta) zuzentzen du gaur egun, Katalunian baita ere, bere jatetxe propioa, hiru Michelin izar dituena: El Celler de Can Roca. Gainera, borondate oneko enbaxadore izendatu ditu duela gutxi hiru Roca anaiak Nazio Batuen Garapenerako Programak,… Read more »

Enrique Olvera

Oso sukaldari goraipatua da, bere ezohiko talentuaren eta karisma bereziaren bidez aldatu egin duelako, mundu osoarentzat, mexikar sukaldaritza, modu ausart, erraz eta oroitarazlean kozinatuta. Hainbat negozio jarri ditu abian Olverak; adibidez, Pujol jatetxea –Mexikoko jatetxerik onena– zuzentzen du, eta New Yorken debutatu du duela gutxi, arrakasta handiz, Cosme jatetxearekin. Janari sinplea prestatzen du, erraza, eta… Read more »