Artxiboak: Finalistas

This is the example custom post type

Edson Leite eta Adélia Rodrigues – Aipamen berezia

Edson Leite eta Adélia Rodrigues brasildarrek Aipamen Berezia jaso dute, gastronomia Brasilgo periferietako pertsonen prestakuntza, inklusioa eta autonomia ekonomikoa sustatzeko tresna bihurtzeagatik. Horretarako, lanbide-prestakuntza, giza garapena eta lan-merkatuan sartzeko benetako aukerak uztartzen dituen eredu bat sortu dute.

Lucio Usobiaga

Mexikoko Lucio Usobiaga 2026ko Basque Culinary World Prize (BCWP) sariaren irabazle izendatu dute, Arca Tierra proiektuan egindako lanagatik. Nekazaritza- eta lankidetza-sare horren bidez, Xochimilcoko chinampen nekazaritza-sistema etorkizunera begira jarri du. Usobiagaren aburuz, lurralde batek bizirik iraungo badu, hura lantzen dutenek beren jardueratik bizitzeko aukera izan behar dute. Gaur egun, berrogeita hamar bat ekoizle-familia biltzen ditu… Read more »

Jacques Pépin – BCWP Cooking Legacy

Jacques Pépin sukaldari frantziarrari BCWP Cooking Legacy aipamena eman diote, sukaldaritza ezagutzarako, autonomiarako eta gizartea eraldatzeko tresna bihurtzeko egin duen aparteko ibilbideagatik, eta hezkuntzaren aldeko bokazio hori aukera gutxiago dituzten kolektiboetara zabaltzeagatik, Jacques Pépin Foundation fundazioaren bidez. Zazpi hamarkada baino gehiagoan, sukaldari eta hezitzaile frantziarrak sukaldaritzako teknikak eta ezagutzak milioika pertsonarengana hurbiltzen lagundu du. Beti… Read more »

Matthew Evans – Aipamen berezia

Sukaldari eta kritikari gastronomiko izan ondoren baserritar bihurtua, Matthew Evans Australiako ahotsik eraginkorrenetako bat izatera iritsi da, gastronomiarekin zerikusia duten gaien dibulgatzaile gisa, telebista-programen, dokumentalen eta liburuen bidez. Haietan, elikagaiak modu etiko eta jasangarrian ekoiztearen erronkak azaltzen ditu lehen pertsonan, eta saiatzen da ikusleek elikagai-iturriez duten pertzepzioa molda dezaten, elikadura-sistemen argi-ilunak eta itzalak kontuan hartuz,… Read more »

João Diamante – Aipamen berezia

Bahian sortua, João Diamante Rio de Janeiroko favela batean hazi zen, pobreziaz eta indarkeriaz inguratuta, baina inspiratu zuten gizarte-proiektu batzuk ere izan zituen gertu: ondo ezagutu du zein zaila den bazterketa-testuinguruak gainditzea eta zein garrantzitsua den norbaitek laguntzea, berari gertatu zitzaion bezala, laguntza publikoei esker Parisko Alain Ducasseren eskolan sukaldari gisa trebatzeko aukera izan zuenean…. Read more »

Leticia Landa

Leticia Landak irabazi du Basque Culinary World Prize 2025 saria, La Cocina proiektuan egin duen lanagatik. Proiektu horrek 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta talentua duten eta San Frantziskoko sukaldaritza-sektorean modu formalean integratu nahi duten pertsonak prestatzeko, inkubatzeko eta laguntzeko aukerak sortzea du helburu. Xedea da pertsona horiek, bazterketa-egoeran dauden komunitateetatik abiaturik, beren negozioen… Read more »

Ángel León – Aipamen berezia

Ángel Leónek 3 Michelin izar ditu Cadizko Badian, eta ozeanoa sakon arakatzeko moduak ditu ikergai eta garapen-lerro Aponienten; izan ere, ozeanoko baliabideak arakatu gabeko moduetan erabiltzeko potentziala agerian uzteko egiten du lan, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren ikuspegiak baliatuz. Jatetxearen ingurunea Puerto de Santa Maríako gune degradatu bat da, eta, handik, padurak kontserbatu, berreskuratu eta kudeatzearen alde… Read more »

Gisela Medina – Aipamen berezia

Gisela Wadiana Medinak 2017an jarri zuen martxan Red de Cocineros del Iberá edo Iberáko sukaldarien sarea Mburucuyá herrian, Corrientes (Argentina) probintziako hezegune urrun eta erraldoiaren ertzean, eta egitasmo horren bitartez, eskualdeko 80 sukaldari herrikoi prestatu eta gidatu ditu. Horietako gehienak emakumeak izan dira, eta proiektuak xede izan du haien ahalduntzea, Corrientes eskualdeko plater tradizionalak turistei… Read more »

Andrés Torres

Sukaldaritzak, jasangarritasunak, laguntza humanitarioak eta gerrako kazetaritzak bat egiten dute Andrés Torresen baitan. Hainbat alderdi lantzen ditu berak, eta elkarrekin lotutako bi proiekturen buru da: alde batetik, Global Humanitaria GKEaren fundatzaile eta lehendakaria da. Erakunde horrek elikadura bermatzeko eta haurren eskubideak defendatzeko lan egiten du hamar herrialdetan, 200 eskola-jantoki baino gehiagorekin, eta premiazko esku-hartzeak egiten… Read more »

Heidi Bjerkan – Aipamen Berezia

Norvegiako sukaldarien artean, chef honek jatetxe-eredu berritzaile bat defendatzen du, Trondheim inguruko baserritarrekin ezartzen duen harreman bereziagatik. Izan ere, Credo jatetxea posible egiten duen taldearen parte intrintsekoa da. 2017an, Vippa jarri zuen martxan Norvegiako errege-familiako sukaldari ohi honek, ekintzaile txikientzako lan- eta trebakuntza-saio bat, etorkinei eta Norvegiako gazteei arreta berezia eskaintzen diena. Bere standetan, Vippako… Read more »