Artxiboak: Finalistas

This is the example custom post type

Matthew Orlando

Elikagaiak alferrik galtzearen aurkako borrokan eragin gehien duen sukaldarietako bat. Ikuspegi berritzaile batekin, Orlandok frogatu du osagaiak eta baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzeak harreman estuagoa duela paradigmak aldatzearekin eta logika zirkularrak geure egitearekin «baliorik ez duen hori erabiltzearekin» baino. Orlandorentzat, produktu batek dakarren guztiak badu potentziala, eta sukaldariaren egitekoa da, eta ez osagaiarena, hori probatzea…. Read more »

Marc Puig-Pey

El Bulliko sukaldaritza-talde iraultzailean ia hogei urtez aritu eta gero, Puig-Peyk bere sormena zientziaren eta osasunaren zerbitzura ipintzea erabaki zuen. Bartzelonako Alícia fundazioaren sukaldaritzaren arloko arduraduna da chef hau, eta janariaren arloko konponbideak ikertzen eta sortzen ditu elikadurako murrizketak dituzten haur eta helduek ahalik eta osasuntsu eta goxoen jan ahal izan dezaten. Bere lidergoa funtsezkoa… Read more »

Karissa Becerra

Emakume hau sukaldaria, idazlea eta diseinatzailea da baina, batez ere, aktibista bat da, txikitatik janariarekin eraikitzen dugun harremana eraldatu nahi duena. Filosofiako eta antropologiako ikasketak egin ditu Becerrak, eta haur zein helduei irakasten die jaten ikasteko pentsatzen. Asmo handieneko bere proiektua La Revolución deitzen da. Irabazi-asmorik gabeko erakunde horrek jarduera-katalogo bat du, jaten duguna ezagutzeko… Read more »

Jock Zonfrillo

Chef eskoziar hau itzaltzen ari den elikadurari buruzko memoria bat gordetzeko ari zen lanean: Australiako aborigenena, hain zuzen. Australiako nortasun gastronomikotik kanpo geratu den antzinako kultura zahar hau deskubritu eta aldarrikatzen eman zituen azken 17 urteak. Denbora horretan, urruneko ehunka herrixka bisitatu zituen, eta bertako biztanleen aberastasun gastronomikoa jaso zuen, gerora Orana izeneko bere jatetxe… Read more »

Heidi Bjerkan

Norvegiako sukaldaritzako figura honek inguruarekin harmonian dagoen jatetxe-eredu bat eta egoera sozialarekiko konpromisoa duen gastronomia bat defendatzen ditu. Credo izeneko bere jatetxean sistema zirkular batekin egiten dute lan Trondheim inguruko nekazariekin. Nekazari horiengandik lortzen dituzte elikagai organikoak, eta sortutako hondakinak itzuli egiten dizkiete, ongarri gisa erabiltzeko. 2017an, Norvegiako errege-familiaren sukaldari izandako chef honek Vippa azeleragailu… Read more »

Dieuveil Malonga

Kongon jaioa eta 13 urte zituenetik Alemanian hezia, chef gazte honek Frantziako telebistako Top Chef programan parte hartzeak eman zion ospea baliatu zuen Afrikako talentu gastronomikoa ikusarazteko. 2016an sortu zuen Chefs in Africa plataformarekin, aholkularitza ematen die sukaldari eta ikasleei, eta lana edo diru-laguntzak eskain diezazkieketen enpresa, akademia, hotel eta jatetxeekin harremanetan jartzen laguntzen die…. Read more »

Caleb Zigas

Zigas La Cocina inkubagailu sozialeko zuzendari exekutiboa da. Proiektu horrek laguntza ematen dien baliabide gutxiko pertsonei (gehienbat, emakume etorkin eta afroamerikarrei) San Frantziskon beren negozio propioaren jabe izan daitezen. Bost urteko prestakuntza- eta jarraipen-programa batekin, La Cocinak 30 mikronegozio sortzen lagundu du, eta beste 90 sustatu. Pastelgilea lanbidez eta Globalizazio eta Kulturako graduduna Michiganeko Unibertsitatean,… Read more »

Ricardo Muñoz Zurita

Time aldizkariak «Mexikoko sukaldaritza tradizioaren profeta eta zaindari» izendatu zuen biodibertsitatearen eta hango sukaldaritzako ondarea zabaltzearen alde dabilen aktibista hau. Sukaldarien artean, herrialde horretako sukaldaritzak bai tokian bertan bai nazioartean bizi duen goraldiaren erantzule nagusienetakoa da. Mexikar Sukaldaritzaren Hiztegi Entziklopedikoa enblematikoaren egilea da, eta tokiko ekoizleen aldeko borrokan ere nabarmentzen da.

Ebru Baybara

Turkia hego-ekialdeko Harran eskualdean, 14.000 siriar iheslari pilatzen diren eremuetan, Ebru Baybara Demirrek Harran Gastronomy School Project ekimena zuzentzen du. Ekimen horrek turkiar eta siriar emakumezkoen enplegurako aukerak hobetu nahi ditu sukaldaritzan trebatuz –emakumeak oso egoera ahulean baitaude alor horretan–, eta turkiar eta siriar kulturen arteko zubiak eraikitzen ere badabil. Programak iheslariei turismo gastronomikoan trebatzeko… Read more »

Niko Romito

Chef italiarrak protokolo bat prestatu du Erromako Sapienza Unibertsitatearekin lankidetzan, ospitaleetan janari osasuntsuagoa eta gozoagoa emateko, pazienteen ongizate fisiko eta emozionalean eragin dezan. «Inteligentzia Nutrizionala» proiektuaren bitartez Romitok ospitaletako catering produkzio-katea birdiseinatzen du, Reale bere jatetxe izartsuan garatutako teknika eta kontzeptuez baliatuta janarien kalitate organoleptikoa hobetzeko eta osagaien nutrizio-balioa handitzeko xedez. Romitok Italiako ospitaleetako eguneko… Read more »