Artxiboak: Finalistas

This is the example custom post type

Manoella Buffara

Curitiban Manoellak sukaldaritza garaikideko jatetxe bat ireki zuen, hiri horretatik 80 kilometrora dagoen Ilha Rasako 20 ekoizle baino gehiagorekin burututako lan estuaren emaitza izan zena. Ekoizle hauekin lankidetza estuan, ekoizpen agroekologikoko zirkuluak jarri ditu abian tokiko mikroekonomia bultzatzeko. Gutxi ezagutzen diren tokiko nekazal-barietateen erabilera iraunkorra zabaldu eta sustatu du, lehenik eta behin ekoizleek landatzen zutena… Read more »

Margot Janse

Hegoafrikan, chef holandar hau da keinu xume batekin hasi zen Isobelo ekimenaren burua: ostiraletan muffin-ak banatzeari ekin zioten Franschhoek herriko The Tasting Room jatetxetik hurbil zegoen eskolako baliabiderik gabeko neska-mutikoei. Orain arte, egunean 1.300 otordu ematea lortu dute, astean bost egunetan zehar hiru lehen-hezkuntzako eskoletako 100 ikaslerentzako janaria bermatuz. www.lqf.co.za

Leonor Espinosa

Kolonbiako sukaldari ezaguna eta Leo Cocina y Cava jatetxeko chefa, bere herrialdeko sukaldaritza tradizional eta herrikoian aurkitzen duen onena konplexurik gabe sustatzen du. Ondare horren defentsan, Funleo fundazioaren arduraduna da, tokiko komunitateen tradizioak aldarrikatzeko eta eskuragarri dauden baliabide autoktonoen erabilera bultzatzeko. Zuzenean lan egiten du landa-zonaldeetako taldeekin, indigenekin eta Afrikatik etorritako ondorengoekin, sukaldaritza-prestakuntzarako aukerak eta… Read more »

Maria Fernanda Di Giacobbe

Kakao kreolea nortasun, kultura eta aberastasun ekonomikorako iturri gisa hartuta, Di Giacobbek hezkuntza-, ekintzailetza- eta garapen-sare bat abian jarri zuen komunitate ekoizleetan. Sare honen helburu nagusia da ekonomikoki zaurgarriak diren emakumeei aukerak ematea, emakume horiek trebatuz eta txokolatearen mikroenpresari bilakatuz. Txokolategintza lantegien bidez, 8.500 pertsona inguru prestatu ditu. Halaber, Simón Bolivar Unibertsitatearekin batera Kakaoaren Industriarako… Read more »

Nani Moré

Asociación de Comedores Ecológicos de Cataluña elkartearen sortzailea. Haurren elikadurarako kontsumo-ohiturak jorratu eta zabaltzen saiatzen da. El plato o la vida (2012) dokumentalaren gidoilari eta zuzendaria izanik, Kataluniako Parlamentuan aurkeztutako mozio batean lanean aritu zen, dekretu bidez eskoletako jantokiak hezkuntza-espazio gisa aitortzeko helburua zuena. Hainbat hezkuntza-erakunderekin lan egiten du haurrek behar dituzten elikagai osasuntsu eta… Read more »

David Hertz

Gastronomia sozialaren defendatzailea da eta duela hamar urte Gastromotiva sortu zuen São Paulon, zonalde pobreetako gazteei sukaldaritza-trebetasunak emateko, ondoren gazte horiek langile prestatuen behar handia duen lan-merkatuan txertatu ahal izateko. Gaur egun, proiektua Río de Janeiro, Salvador de Bahía eta Mexiko Hirira ere zabaldu da eta dagoeneko 1800 pertsona trebatu dituzte, %80ko lan-munduan txertatzearekin. Titulua… Read more »

Alberto Crisci

2009an, Alberto Criscik ireki zuen lehen The Clink jatetxea, The Clink Charity programa barnean, Erresuma Batuko presoen birgaitze-programa alegia, gaur egun 4 espetxerekin lan egiten duena: HMP Brixton, HMP Cardiff, HMP High Down eta HMP Styal. Bertan, sukaldea eta zerbitzua presoen ardurapean daude, presoei espetxetik ateratzean lana aurkitzea errazteko tresnak ematea xede duen entrenamendu integral… Read more »