Artxiboak: Finalistas

This is the example custom post type

Dan Giusti

René Redzepiren ondotik joan ondoren –biak Nomako sukaldeburuak izan ziren– Danek Brigaid sortu du orain dela gutxi, eskolek euren sukaldeen diseinua eta funtzionalitatea berregituratzeko ideiarekin, euren ezagutza eman dezaketen chef profesionalen knowhowaz baliatuta forman edo funtsean aldaketak eragiteko taldeko elikaduraren alorrean. «Benetako janaria» zerbitzatzeko egiten dute lan, eta hain oinarrizko diren baina horren hondatuta dauden… Read more »

Daniel Patterson eta Roy Choi

Daniel Patterson chefak goi mailako sukaldaritzan duen eskarmentu zabala eta Roy Choiek street-food hizkeran duen trebetasuna Locol proiektuaren zerbitzura jarri dira. Janari lasterraren paradigma aldatu nahi duen Estatu Batuko jatetxe-kate multzo batek eratzen dute proiektua. Ez sukaldaritza janari osasuntsuaren ameskeria bihurtzeko helburuarekin, baizik eta guztiontzako ona den errealitate bilakatzeko. «Janari lasterraren iraultza» eginez, arraza, elikadura… Read more »

Melinda McRostie

Greziako Lesbos uhartearen iparraldean, Melinda McRostie sukaldaria izan da errefuxiatuei laguntzeko ekimen baten burua, Bigarren Mundu Gerraz geroztik munduan izan den migrazio-krisi handienaren erdian, eta Europara pertsona gehien iristen diren lekuan. Mundu zabaleko boluntarioen laguntzarekin eta Greziako agintariekin koordinatuta, babes emozionala, aholkuak eta arropa, sendagaiak eta elikagaiak eman dizkie mila errefuxiaturi bere jatetxetik, eta aldi… Read more »

José Andrés

Planetan eragin handien duen gizonen artean aurkitzen da, Times aldizkariaren arabera, baina José Andrés ez da konforme arrakasta handiko jatetxe-kate bat edukitzearekin edo komunikabideetan sona handiko pertsona izatearekin. Aitzitik, elikadura sektoreko hainbat mailatan aldaketak bultzatzen dabil. Washingtonen sustraituta, espainiar chefak ez du erreparorik izan are politikagintzan aritzeko eta erreformak sustatu ditu etorkinen aferan zein lan… Read more »

Leonor Espinosa

Leonorrek ez du konplexurik bere herrialdeko sukaldaritza popularra erakusteko, harro egoteko moduko sukaldaritza baiteritzo, eta hori sustatzen dabil berrikuntzan indarrak jarrita, hori baita biodibertsitatearen erabilera ugaritzeko eta norberarena denari balioa emateko tresna delakoan. Funleo bitartez herrialde batik bat indigenen eta afro-kolonbiarren egitea eta jakitea errebindikatzen du, elikadura subiranotasunaren esparruetan landa-hazkundeko prozesuak bultzatzen ditu, baita ekoizle… Read more »

David Hertz

Sukaldaritza izan liteke Brasilgo baztertutako biztanleei eragiten dieten delinkuentzia edo langabezia bezalako arazoen alternatiba. Hori pentsatu zuen David Hertzek duela hamaika urte, Gastromotiva sortu zuenean. Xedea eremu txiroetako gazteei prestakuntza ematea zen, geroago beti langile trebeen beharrean dagoen lan-merkatuan txerta zitezen. Egun proiektua Brasilgo hiru hiritara zabaldu da, bai eta Mexikoko batera ere, eta gainera… Read more »

Anthony Myint

Konbentzituta, saiatua izanda eta sormenarekin, gizarte globalak duen erronka garrantzitsuenetako bati aurre egin nahi dio sukaldaritzatik, klima aldaketari, alegia. San Frantzizkon hainbat ekimen bultzatzen ditu, hala nola ZeroFoodprint, zeinarekin agerian utzi nahi du jatetxeek ingurumenean duten eragina eta karbono aztarna murriztu edo erabat ezabatzeko tresnak eta irtenbideak eskaini edozein sukaldariri. Munduan zehar dauden itzal handiko… Read more »

Kamilla Seidler eta Michelangelo Cestari

Claus Mayerrek bere Melting Pot erakundea La Paz hiriraino eramateko aukeratu zuen bikotea dira. Erakunde hau 2010ean sortu zen Danimarkan gastronomiaren bidez aldaketa sozialak ahalbidetzeko. Elkarrekin, Gustu jatetxe-eskola ireki zuten eta, bertan, urtero, gizartetik kanpo geratzeko arriskuan dauden 25 gazteri prestakuntza ematen diete (bigarren urtea burutu dute dagoeneko), Bolivia bezalako gastronomikoki ezezaguna den herrialde baten… Read more »

José Andrés

2010eko Haitiko lurrikararen ondoren, José Andrések World Central Kitchen sortu zuen, bere sukaldari-sarearen esperientzia erabiliz bertako herritarrei azpiegiturak eta prestakuntza emateko eta eskoletan elikadura- eta osasun-arazoak konpontzeko, jatetxeen arloan lan egiten dutenen maila hobetzeko lantegiak antolatzeaz gain. Gaur egun, ekimen honek 10 proiektu ditu abian bost herrialdetan, Washington DC-n antolatzen den chef mentoreentzako programa barne…. Read more »

Jessamyn Rodriguez

Harlem auzotik, kanpo geratu den giza kapitala sustatzen du, ogiaren munduaren inguruko negozioen prestakuntza, inkubazio eta sorreraren bidez. Hot Bread Kitchen-en batez ere emakume eta etorkinekin lan egiten dute, bederatzi hilabetetan zehar ordaindutako prestakuntza-programa eskainiz, besteak beste informatika, matematika edo ingelesa bezalako ikasgaiak jorratuz. Ikasketak amaitzean, emakumeek lan-mundura sartzea lortzeaz gain, lehen irabazten zutena baino… Read more »