Artxiboak: Jurado y Comité Técnico

This is the example custom post type

Heston Blumenthal

Heston Blumenthalen ibilbide geldiezinak bereizgarriren bat du, jatetxeetan xehetasun guztietan jartzen duen pasioa. Betiereko aprendiztzat dauka bere burua, gaztetatik ezin konta ahala lokal eta jatetxetatik igaro dena, beti ikasten jarraitzeko helburuarekin. Gaur egun, munduko sukaldari onenen artean dago, eta Londresko jatetxeak, Dinner, 2 Michelin izar ditu. Hamasei urte zeuzkan Frantziako Provencera bidaiatu zuenean, eta atzera… Read more »

Ferran Adrià

Adrià izena El Bulli jatetxe enblematikoaren izenarekin lotuta dago, bertan eskemak hautsi eta sukaldaritzan sorkuntza eta berrikuntza gisa ulertzen zena inork ez bezala hedatu baitzuen. Plateren funtsa mantenduta, sukaldari katalan honek osagaiak, testurak, formak, tenperatura eta estetika eraldatu zituen. Sukaldaritzako dozenaka teknika (esferifikazioa, apar jangarriak,…), ekipamenduak eta esperientzia gastronomikoa bizitzeko hainbat teknika asmatu zituen. Lehenengo… Read more »

Dan Barber

Barber sukaldaria eta idazlea da, eta Manhattaneko eta Stone Barns-eko Blue Hill jatetxeen burua eta arima. Stone Barnsekoa, New Yorkeko aldirietan dago, eta nekazaritza-ekoizpeneko zentro baten parte da. Bertan, sukaldariak, lurretik lortutako osagai paregabeen bidez, lurrarekin konektatzen ditu bazkaltiarrak. Barberrek ingurumenaren aldeko borroka defendatzen du, sukaldaritza jasangarria eta arduratsua izatea baitu helburu. Elikadura eta nekazaritzari… Read more »

Alex Atala

Times aldizkariaren arabera munduan eragin handiena duten 100 pertsonen zerrendan azaldu zen Latinoamerikako lehenengo sukaldaria izan zen. Sao Pauloko D.O.M. jatetxeari esker (bi Michelin izar), ospe handia lortu zuen Amazoniako produktuak berreskuratzeagatik, eta, horrela, haren herrialdeko nortasun gastronomikoaren inguruan hausnartzeko gonbita egin zuen. Sukaldetik kanpo hainbat proiektu bultzatzen ditu; esaterako, Atá, tokiko komunitateei babesa emateko… Read more »

Joxe Mari Aizega

Es Director General del Basque Culinary Center, que integra la Facultad de Ciencias Gastronómicas y el Centro de I+D en Alimentación y Gastronomía. Este centro es la primera Facultad Gastronómica en España con un Grado Oficial en Gastronomía y Artes Culinarias. Joxe Mari Aizega es fundador y pionero de este centro, que ha sido creado… Read more »

Jorge Ruiz Carrascal

Elikagaien Teknologiako irakaslea Extremadurako Unibertsitatean eta katedraduna Kopenhageko Unibertsitateko Elikagaien Zientziako departamentuan. Bere ikerketa-jardueraren parte bat Foulum Research Center-en (Danimarka) eta Cornelleko Unibertsitatean (AEB) egin du. 130 artikulu baino gehiago argitaratu ditu inpaktu-faktore handiko aldizkarietan, INDAGA (Investigación, Innovación y Desarrollo Aplicados a la Gastronomía) sare nazionaleko ikertzaile arduraduna da, eta ikerkuntza-proiektu eta enpresa-kontratu ugari zuzentzen… Read more »

Marta Miguel Castro

Marta Miguel Castro: Biologian lizentziatua da Unibertsitate Konplutensean (Madril) eta Biologian doktorea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Elikaduraren Zientzien Ikerketa Institutuko (CIAL, CSIC-UAM) zientzialari titularra da. Haren ikerketaren ardatza honako hau da: sindrome metabolikoarekin erlazionatutako asaldura kardiometabolikoak –obesitatea, dislipemia, diabetesa, hipertentsioa, etab.– hobetzeko edota prebenitzeko onak izan daitezkeen elikaduraosagaiak ikertzea.

Melina Shannon-DiPietro

Melina Shannon-DiPietro MAD Fundazioko zuzendaria da (mad hitzak «janaria» esan nahi du danieraz). Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde garrantzitsua da, eta Rene Redzepi chefak sortu zuen, munduko janari-sistemak hobetzeko ezagutzaren partekatzea eta ekintzak sustatzeko. Horren aurretik, Melina Yaleko janari jasangarriari buruzko proiektuaren sortzaileetako bat eta zuzendari exekutiboa izan zen. Programa horren bidez 4.000 m2 inguruko etxalde organiko… Read more »

F. Xavier Medina

Gizarte Antropologiako katedraduna da Universitat Oberta de Catalunya (UOC) unibertsitatean, eta zuzendarikidea UOCeko Osasun Zientzien Fakultateko Elikadura eta Nutrizioa sailean. Food, Culture and Development UNESCO katedraren zuzendaria eta International Commission on the Anthropology of Food and Nutrition (ICAF) batzordearen presidentea da. Kultura eta elikadura gaien gainean ikertzen bi hamarkada baino gehiago eman dituen aditua. Hamabost… Read more »

Elena Arzak

Elena Arzak munduan eraginik handiena duten sukaldariburuetako bat da. Juan Mari Arzak euskal sukaldariburu ospetsuaren alaba da, eta jatetxe familiarrean, Arzaken, 3 Michelin izar dituen jatetxean, ikasi zuen lanbidea. Gaur egun, jatetxeko sukaldeburua da. Londresko Halkin hoteleko Ametsa jatetxearen (Michelin izar batekoa) ardura ere badu. Bere lurrari oso atxikia, zaporeekin zein koloreekin esperimentatzea eta berritzea du… Read more »