Edición: 2020

Dan Barber

Barber sukaldaria eta idazlea da, eta Manhattaneko eta Stone Barns-eko Blue Hill jatetxeen burua eta arima. Stone Barnsekoa, New Yorkeko aldirietan dago, eta nekazaritza-ekoizpeneko zentro baten parte da. Bertan, sukaldariak, lurretik lortutako osagai paregabeen bidez, lurrarekin konektatzen ditu bazkaltiarrak. Barberrek ingurumenaren aldeko borroka defendatzen du, sukaldaritza jasangarria eta arduratsua izatea baitu helburu. Elikadura eta nekazaritzari… Read more »

Jorge Ruiz Carrascal

Elikagaien Teknologiako irakaslea Extremadurako Unibertsitatean eta katedraduna Kopenhageko Unibertsitateko Elikagaien Zientziako departamentuan. Bere ikerketa-jardueraren parte bat Foulum Research Center-en (Danimarka) eta Cornelleko Unibertsitatean (AEB) egin du. 130 artikulu baino gehiago argitaratu ditu inpaktu-faktore handiko aldizkarietan, INDAGA (Investigación, Innovación y Desarrollo Aplicados a la Gastronomía) sare nazionaleko ikertzaile arduraduna da, eta ikerkuntza-proiektu eta enpresa-kontratu ugari zuzentzen… Read more »

F. Xavier Medina

Gizarte Antropologiako katedraduna da Universitat Oberta de Catalunya (UOC) unibertsitatean, eta zuzendarikidea UOCeko Osasun Zientzien Fakultateko Elikadura eta Nutrizioa sailean. Food, Culture and Development UNESCO katedraren zuzendaria eta International Commission on the Anthropology of Food and Nutrition (ICAF) batzordearen presidentea da. Kultura eta elikadura gaien gainean ikertzen bi hamarkada baino gehiago eman dituen aditua. Hamabost… Read more »

Gastón Acurio

Peruko sukaldaritzaren ikurra. Acuriok 40 jatetxe baino gehiago ditu 12 herrialdetan, horien artean, Astrid & Gastón jatetxe goraipatua. Sukaldaritza garapen sozialerako tresna gisa hartzen tematzen da.  Ospetsua da egindako lan filantropikoengatik, eta horren adibide dugu Pachacútec-en, Limako aldirian, sortu zuen sukaldaritza-eskola . Gainera, sutsuki defendatzen ditu kultura, gizartea eta ingurumenarekin lotutako borrokak. 2011n, esaterako, kanpaina… Read more »

Yoshihiro Narisawa

Yoshihiro Narisawa bi Michelin izar dituen Tokio hiriko (Japonia) Narisawa jatetxearen jabea eta chefa da. Prestakuntza-aldian, Europara bidaiatu zuen, esaterako, Joël Robuchon eta Paul Bocuse chef ezagunen alboan ikasteko. Japoniara 1996an itzuli eta bere lehen jatetxea ireki zuen. Frantziako sukaldaritza klasikoko teknikak Japoniako osagaien erabilera poetikoarekin konbinatzen zituen bertan. Ingurumenaren babesarekin loturiko sukaldaritzaren aitzindaritzat jotzen… Read more »

Dominique Crenn

Dominique Crennek oroitzapenak janari bihurtzen ditu bere jatetxe modernista eta irudimentsuan: Atelier Crenn izan zen, hain zuzen, hiru Michelin izar lortu zituen lehenengo jatetxea emakumeek zuzendutakoen artean Estatu Batuetan. Hitzaldiak ematen ditu, besteak beste, Harvard Unibertsitatean, eta mundu osoko mintzaldi ugaritara joan ohi da. Estatu Batuetako The Culinary Institute of Americak «Lidergoagatiko Augie saria» eman… Read more »

Joan Roca

Bere familiak Katalunian zuen jatetxean eman zuen haurtzaroa Joan Rocak, eta bere bi anaiekin (Josep sommelier bikaina eta Jordi gozogile aparta) zuzentzen du gaur egun, Katalunian baita ere, bere jatetxe propioa, hiru Michelin izar dituena: El Celler de Can Roca. Gainera, borondate oneko enbaxadore izendatu ditu duela gutxi hiru Roca anaiak Nazio Batuen Garapenerako Programak,… Read more »

Enrique Olvera

Oso sukaldari goraipatua da, bere ezohiko talentuaren eta karisma bereziaren bidez aldatu egin duelako, mundu osoarentzat, mexikar sukaldaritza, modu ausart, erraz eta oroitarazlean kozinatuta. Hainbat negozio jarri ditu abian Olverak; adibidez, Pujol jatetxea –Mexikoko jatetxerik onena– zuzentzen du, eta New Yorken debutatu du duela gutxi, arrakasta handiz, Cosme jatetxearekin. Janari sinplea prestatzen du, erraza, eta… Read more »