Basque Culinary World Prize

Sari bat ekimen eraldatzaileak dituzten sukaldariburuentzat.
Parte har ezazu sukaldaritza aldaketa-eragile izan daitekeela erakusten duten pertsonaiak proposatuz.

Bideoa ikusi

Basque Culinary World Prize

Sari bat ekimen eraldatzaileak dituzten sukaldariburuentzat

Sukaldariburuen belaunaldi batek sukaldetik kanpo ere eragina izateko ahaleginari heldu zion ingurunearekin are elkarreragin handiagoa lortzearren, eta ordutik aurrera gastronomian lan egiteak beste zerbait esan nahi du. Mundu osoko sukaldariek ulertu zuten beren ezagutzaz, lidergoaz, ekintzaile-senaz zein sormenaz baliatu zitezkeela gizarteari aldaketa eraldatzaileekin laguntzeko.

Basque Culinary World Prize saria bilakaera hori ospatzeko sortu zen: gastronomia aldaketa-eragile baliotsua den fenomeno horren aniztasuna eta zabaltasuna nabarmentzeko. Gastronomia urrutirago eramateko urte askotan lan egin duten sukaldari inspiratzaileek gidatutako mugimenduaren adierazgarri, eta tartean dira Dan Barber, Jamie Oliver, Alice Waters, Jose Andres eta beste iraultzaile batzuk.

Sukaldariburu eraldatzaileen bila ari gara, hau da, edozein nazionalitate edo sukaldaritza-kulturatako gizon nahiz emakumeen bila, besteak beste, honako arlo hauetan eginiko lanengatik nabarmendu direnak: sukaldaritza-berrikuntza, osasuna, hezkuntza, ingurumena, elikagaigintza, garapen sozial edo ekonomikoa.

Diziplinarteko epaimahai batek, munduko eragin handieneko sukaldariburuetako batzuek zein nazioarteko akademiko eta adituek osatua, hautatuko du urtero sari global eta paregabe honen izaera hoberen ordezkatzen duena. Basque Culinary Center-ek (BCC) eta Eusko Jaurlaritzak sortu dute, Euskadi-Basque Country Estrategiaren barruan.

BESTE EDIZIO BAT

2024an, Basque Culinary World Prizek gastronomiak duen ahalmen eraldatzailea indartu eta goraipatzen du, eta gizartean eragiteko ahalmena eta irismena zabaltzen ditu. Bederatzigarren edizioan, aitzatespen hori bereizketa berezi gisa finkatu da, mundu mailan fenomeno biderkatzaile eta ispiratzaile izaten jarraitzen duen sektore honetan. Hori guztia talentuz, ezagutzaz eta sormenez betetako chef-en  lanari esker egin da. Chef hauek eragin onugarriak dituzte zientzia, osasuna, berrikuntza, nutrizioa, hezkuntza, garapen soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa bezalako arloetan.

Ohiko galderak ikusi
  • otsaila

    2/26 Proposamenak egiteko epearen hasiera.

    Gastronomiaren arloko profesionalek hautagaiak proposatzeko epea hasiko da.

    Izendatzeko epea amaitu da.

  • apirila

    Idazkaritza Teknikoaren 3 hautagaien aukeraketa.

    4/15: Izendapenen aldiaren amaiera.

  • ekaina

    Epaimahaien bilera Perun.

    6/19: Irabazlearen eta aipamen berezien jakinarazia.

  • urria

    Saria banatzeko gala.

    Irabazleak Eusko Jaurlaritzako agintarien eskutik jasoko du saria ofizialki, Euskadin antolatutako ekitaldi berezi batean, betiere, egungo testuinguruak horretarako aukera ematen badigu.

Saria

Basque Culinary World Prizek 100 mila euro bideratuko ditu irabazleak aukeratutako proiektu batera, kontuan hartuta proiektu horrek sukaldaritzaren botere eraldatzailea adierazi behar duela.

Saria hezkuntza, berrikuntza eta ikerketa gastronomikoaren arloan munduko liderra den Basque Culinary Centerrek (BEC) eta Eusko Jaurlaritzak ematen dute, Euskadi-Basque Country estrategiaren esparruan. Herrialdearen marka hori, euskal erakunde guztien babesarekin, Euskadi sustatzeaz arduratzen da, bertako balioetan oinarrituta, besteak beste: esfortzuaren kultura, konpromisoa, nork bere burua gainditzeko gaitasuna, eraldaketaren aldeko bokazioa edo gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna.

Euskadiko sari honen bidez, eskualde honen izpiritua azpimarratzen da, eta, era berean, aparteko helmuga gastronomikoa dela erakusteko arrazoi berriak ematen ditu. Izan ere, bisitarako eta gozamenerako arrazoi gehiago eta hobeak ematen ditu behin eta berriro.

Basque Culinary World Prize sariak pertsonak saritzen ditu (ez proiektuak), ibilbide eta/edo ekintza nabarmenak egin dituztenak garapenaren, berrikuntzaren, ikerketaren eta sormenaren alde. Ez da karitatezko proiektuak edo proiektu sozial hutsak dituzten chefentzako sari bat. Azken batean, sukaldari batek eragin dezakeen eraldaketa ez da ongintzaren esparrura edota alderdi sozial hutsera mugatzen. Fenomeno zabala, askotarikoa eta biderkatzailea dela ulertzen dugu.

Bestalde, BCWP saria ez da chef ospetsu eta sona handikoentzat bakarrik: helburua ez da hautagairik entzutetsuena edo «handiena» saritzea. Hautagai izendatu guztiak neurri berean hartzen dira aintzat, haien jatorria edo ospe-maila edozein izanik ere. Gakoa da ekimenak zer mailatan erakusten duen gastronomiaren gaitasun eraldatzailea ekintza zehatzen bidez.

BCWP ez da, ezta ere, etorkizuneko proiektuak dituzten chefentzako sari bat: chefek hainbat arlotan egiten duten lan konstantea eta jarraitua nabarmentzea da asmoa; kontuan hartuko dira ekintzen lorpena eta sariak sor dezakeen efektu biderkatzailea.

 

Epaimahaia 2024

BCCren Nazioarteko Kontseiluko kideek erakusten dute sukaldariburuek zer irismen izan dezaketen lanbidearen ohiko mugak gainditzen dituztenean. Horregatik, irabazlea hautatzeaz arduratzen dira nazioarteko aditu nabarmenek lagunduta.

Irabazlea 2023

Ebru Baybara Demir

Turkiatik, siriar errefuxiatu gehien hartzen dituen herrialdetik, sukaldari handi honek integraziorako tresna gisa erabiltzen du gastronomia. Partaide dituen ekimen ugarietan, Baybara Demirrek bi herrialdeetako emakumeak inausitzen ditu, eta aurreiritziak desegiten ditu, kulturak trukatzeak dakarren aberastasuna areagotuz.Gaur egun, From Soil to Plate nekazaritza-garapenerako kooperatiban parte hartzen du. Bertan, eskualdeko boluntarioek antzinako alorren ekoizpena eta kontsumoa sustatzen dute, hala nola Sorgül-ena (xaboiak, marmeladak edo komertzializazioa egiteaz gain, on line plataformen bidez), eta, gainera, herri-merkatu biodegradagarrietan eta tokiko hondakinen merkatu bakarean kudeatzera bideratutako ahaleginetan parte hartzen dute.

Finalistak

Basque Culinary Center

Erakunde akademiko aitzindaria, sari aitzindari baterako

Basque Culinary Center gastronomiaren arloko hezkuntzan, berrikuntzan eta ikerketan diharduen erakunde akademiko bat da, 2011n Arrasateko Unibertsitatearen laguntzarekin sortua, zazpi euskal sukaldaribururen babesarekin. Haietako batzuk Juan Mari Arzak, Pedro Subijana eta Andoni Luis Aduriz dira.

Lehen mailako heziketa, ikerketa eta berrikuntza dira bikaintasuna lortzera bideratutako eskaintza akademiko baten atal batzuk. BCCren xedea gastronomia-sektoreko erreferentzia bat izatea da, eta gaur egungo sukaldariburuek eragile arduratsu gisa eta beren garai, kultura, gremio eta komunitatearekin konprometituta izan dezaketen eragina azpimarratzea.

Hasieratik, munduan eraginik handiena duten sukaldariburuetako batzuen laguntza jaso du, BCCko Nazioarteko Aholku Batzordean bilduta. Joan Roca (Espainia) da presidentea, eta honako hauek dira gainerako kideak, Gastón Acurio (Perú), Ferran Adrià (Espainia), Alex Atala (Brasil), Dan Barber (AEB), Heston Blumenthal (Ingalaterra), Massimo Bottura (Italia), Michel Bras (Frantzia), Dominique Crenn (AEB), Trine Hahnemann (Danimarka), Yoshihiro Narisawa (Japonia), Enrique Olvera (Mexiko), René Redzepi (Danimarka) eta Mauro Colagreco (Frantzia).

BCCk, haiek bezalaxe, sukaldaritza beste diziplina batzuekin lotzeko helburua du, eta ekarpen positiboak egin nahi dizkio gizarteari, ekintza zehatzen bitartez.

Euskadi Basque Country

Halako sari bat Euskadin baino ezin zitekeen sortu, sukaldaritzako aurrerapen handiekin lotuta egon baita historikoki lurralde hori, baita BCWP sariaren helburuak irudikatzen duten berrikuntzarako, sormenerako, konpromisorako eta gizarte-kohesiorako bokazioarekin ere.

Euskadi lurralde pribilegiatua da gastronomiari dagokionez. Gaur egungo sukaldaritzako eragile eta mugimendu erabakigarri asko sortu dira Euskadin. Euskal sukaldaritzak, sustrai sendoak izan arren, tradizioa eta abangoardia bateratzen jakin du, eta joerak markatzen eta munduan inspirazio-iturri izaten. Izan ere, per capita Michelin izar gehien dituen eskualdea da, gaur egun sukaldaritza-eskaintzarik handienetako bat duena.

Euskadik elementu ezin hobeak ditu: itsasoaren, mendiaren eta haran emankorren konbinazio bitxia; topaketarako esparru komunen konfigurazioa; ondo jateko eta ondo edateko gustua; produktu hurbilekiko errespetua; bikaintasunerako orientazioa; bokazio eraldatzailea; eta identitatearen eta sormen, kooperazio eta elkarlanaren artean lortzen duen erlazioa. Itzelezko elementuak dira Basque Culinary World Prize saria sortzeko.

Aurreko edizioak

Ezagut ezazu aurreko edizioak nola izan ziren

Informazio gehiago
badger milk male enhancement make sex last longer pills super cbd gummies ed duraflex male enhancement cutomer reviews nutritional supplement enhancing male fertility who makes white panther male enhancement best premature ejaculation pills nz best male erection enhancement pills does l carnitine help erectile dysfunction help partner with erectile dysfunction are there any penis enlargment pills that actually work herbal male enhancement that last 7 days keto pill al roker uses apex keto plus acv gummies diet pill sears tapeworm protein to gain muscle and lose weight jennifer ashton weight loss gummies does virginia medicaid cover wegovy keto pills reviews uk adhd meds suppress appetite fat trapper diet pills dr oz keto fast pills keto gummy bhb gummies pre pregnancy diet plan to lose weight apple cider vinegar gummies with the mother meaning fruta planta diet pills reviews prescribed diet pills uk keto fast pills fda approved how to treat wegovy constipation what happens if you drink on wegovy thc gummies sold in minnesota does smoking cbd help pain watermelon gummies infused with thc how long to get gummie thc out of system buy cbd drops for anxiety cbd for elderly pain watermelon gummy thc blue vibe cbd gummies dosage arete carrboro cbd topical for pain camino thc gummies near santa ana ca
Webgune honek cookiak erabiltzen ditu.
Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.